Klik på en miniature for at gå til Google Books
Indlæser... Egunero hasten delako (udgave 1989)af Ramon Saizarbitoria
Work InformationEgunero hasten delako af Ramon Saizarbitoria
Ingen Indlæser...
Bliv medlem af LibraryThing for at finde ud af, om du vil kunne lide denne bog. Der er ingen diskussionstråde på Snak om denne bog. "Gazteak dira eleberri honetan protagonista positiboak. Bi ezaugarri biltzen dituzte bere alde: gazte izatea eta artean bizitzeko geratzen zaien bide luzea. Ilusioa eta esperantza. Baita alaitasuna ere. Eta hori guztia, beraientzat, baita Gisèle Sergier-rentzat ere, abortatu beharraren pasadizoak une miserable, maltzur eta hipokrita asko ikustera kondenatutako neskarentzat, beraientzat diot, egunero hasten dira bizitzak eta aukera berriak. Marmarrean isildu gabe ari den gizagaixoak -hitz egiten ari den bitartean gutxienez bizirik diharduelako ustean, seguru asko- aldarte umoretsu eta alaia erabili arren, bere jardunaz bestaldera gelditzen zaion mundua melankolia igurtzi batez kutsatzen du maiz: bizitzak egunero gauza jakinak dakarzkio. Bigarren protagonista berritsu horren marmarrean ironiak hartzen du gaina eleberrian: aldi berean da narratzailea behatzaile eta kontalari, aldi berean da zelatari eta murmuratzaile. Horra hor artista modernoaren eredua. Horra hor azken hogeita hamar urte pasatxotan irakurleriari huts egin ez dion eleberri ederra." (edit. promo.) Klasikoen artean klasikoenetarikoa ("azaba zaharren baratza"tik aparte, noski) Oin dela gitxi Hasier Etxeberriak eskoletan irakurri behar zituzten hamar ezinbesteko liburuen zerrenda egitea proposatu du bere irakurleen artean eta hau (ta Unai Iturriagaren "Berandu da gelditzeko") (? Bilbon gertatzen zelako ta ezun iten jatanlako baina ez notsan zer handirik topeu azkenengo honi) izan ziren botu pare bat lortu zituzten bakarrak. Beraz, balizko derrigorrezko zerrenda hortatik bozkatuenak irakurrita dekotez, balioko al leko horrek literatura aprobatzeko? Ezezkoan nago, baina tira, susmoa baino ez da. Liburu amaieran datorren data sinistuz gero, liburua 1968an idatzi zan (edo amaitu, behintzat) ta hala ere ez da lar zaharkitu. Agian gaiari dagokionez, baina dudatan nau ia gaur ere ez litzatekeen antzeko drama izango. Asko aurreratu dalakoan baina irudikapen hutsa baino ez badaren susmoa lotzan jaku. En fin, hastunagoa ingo jatalakoan nengoen ta ezusteko atsegina eroan dot liburuaz (agian aspaldi irakurria ere banuen baina ez dot gogoratzen) klasiko bat irakurtzearren ere gomendatuko neuket, nahiz ta egilea nahiko abstrusoa iruditzen jatan ("Gorde nazazu lurpean ondiño trabaturik dekot Rosetti madarikatuaz) ingen anmeldelser | tilføj en anmeldelse
No library descriptions found. |
Current DiscussionsIngenPopulære omslag
Google Books — Indlæser... GenrerLC-klassificeringVurderingGennemsnit:
Er det dig?Bliv LibraryThing-forfatter. |
Gazteak dira eleberri honetan protagonista positiboak. Bi ezaugarri biltzen dituzte bere alde: gazte izatea eta artean bizitzeko geratzen zaien bide luzea. Ilusioa eta esperantza. Baita alaitasuna ere. Eta hori guztia, beraientzat, baita Gisèle Sergier-rentzat ere, abortatu beharraren pasadizoak une miserable, maltzur eta hipokrita asko ikustera kondenatutako neskarentzat, beraientzat diot, egunero hasten dira bizitzak eta aukera berriak. Marmarrean isildu gabe ari den gizagaixoak -hitz egiten ari den bitartean gutxienez bizirik diharduelako ustean, seguru asko- aldarte umoretsu eta alaia erabili arren, bere jardunaz bestaldera gelditzen zaion mundua melankolia igurtzi batez kutsatzen du maiz: bizitzak egunero gauza jakinak dakarzkio. Bigarren protagonista berritsu horren marmarrean ironiak hartzen du gaina eleberrian: aldi berean da narratzailea behatzaile eta kontalari, aldi berean da zelatari eta murmuratzaile. Horra hor artista modernoaren eredua. Horra hor azken urteetan irakurleriari huts egin ez dion eleberri ederra.